XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erropa-garbitzen ere trebea bear du izan, senarraren baldarkeriak eta umeen ondamendiak nolabait estaliko badira.

Erropak eta ontziak garbitzeko tresnak nola manejatu eta zaindu ere jakiñ bearra dauka. Plantxatzeak ere baditu bere lanak. Eta etxea eta altzariak garbi eduki bearrak? Zurezko eta telazko gauzak sitsak joko ez baditu, kimika ere jakiñ bear du etxekoandreak. Etxekoentzat gosariak gertatu bear eta bera jaikiko da goizean lenbizi.

Otorduetan maian zerbait izango bada, denda, arategi, arrandegi eta oietara ere joan bearko du, baiña lenbizi apaindu egiñ bear ordea. Ezagunen batekiñ topo egin ezkero zerbait esan bear beintzat, laburki bederik; eta bizilagunak ere zai egongo dira itzaspertutxo bat egiteko, eta aiekikoa ere egiñ bear. Orra lana alde guztietatik.

Oiek danak orrela izanik, aurrak gauean lo egiten uzten badio, gaitzerdi, eta azkeneko izango bada ere, senarra ere an egongo da laztantxo bat edo besteren zai. Ark ere zerbait bearko du ba.

Etxekoandreak beste edozein aiña langille dirala argi ta garbi dago. Orregatik bear dute babestuko dituan eta bere sari eta guzti zaartzaro oparo bat lortuko dieten Alkartasuna: Etxekoandreen Sindikatoa.

Emakumezkoak, gizonezkoak baiño bizi luzeagoa omen dute gaiñera. Ez ditzagun ba alargun eta babesik gabe utzi.

Ori guk baiño biotz gogorragoa dutelako dek, motell esaten zidan lagun batek.

Baditeke ori ere, baiña biotz bigun eta xamur askoa duten etxekoandreak badira ba. Zer atarramentu aterako ote genduke guk oien laguntzik gabe?